Espero dut informazioa baliagarria izatea.

lunes, 24 de octubre de 2011

Zer da konstruktibismoa?

Arrazionalismoa eta enpirismoaren ereduen artean kokatzen dugun korrontea da konstruktibismoa. Honek garapena subjektuaren barneko estrukturaren interakzio bezala eta ingurugiroko estruktura bezala azaltzen du.

Enpirismoa tendentzia filosofiko bat da zein esperientzia ezagutza jasotzeko lege bezala ikusten duen. Enpiristek, gizakiok esperientziaren bidez ikasten dugula baieztatzen dute, izan ere, beraien hitzetan pertsonok jaiotzerakoan edalontzi huts bat bezalakoak gara, eta hau betetzen doa denbora pasa ahala eta estimulu desberdinak jaso ahala.
Konduktibismoa, portaera ikertzeko, prozedura guztiz esperimentalak defenditzen ditu, kontsideratzen ingurua estimulu erantzun lekua. Hau da, hauek, ikasle bati eman litzaioken estimuluez arduratzen dira ikusteko ze erantzun ematen duen. Modu honetara ikusi dezakegu, modelo honi, gehiago axola zaiola azken erantzuna, erantzunera iristeko erabili duen bidea baino.
            Modelo honek eragozpen bat dauka, izan ere,  memoria mekanikoaren bitartez eta errefortzuen bitartez lortzen diren ikasketak, erantzun ona dute epe motzean baino ez dute epe luzean irauten.

Arrazionalismoak esanahi oso zabala du: orokorrean, arrazionalismoa arrazoia, eta ez fedea, autoritatea, bizitza, esperientzia eta enpirismoa, erabiltzen duen posizio filosofikoari deitzen diogu. Arrazionala da, oinarriak eta printzipio gorena arrazoia dela pentsatzen duen hori. Gainera defendatzen dute gizakiaren kapazitate guztiak innatoak direla, horregatik, posizio honetan kokatzen direnak, ezagutza guztiak innatoak direla pentsatzera jotzen dute.

Bi modelo hauen artean epistemologia interakzionista kokatu beharko genuke, non ikasketa konstruktibistaren eredua kokatzen den, izan ere, gizakiaren eboluzioa azaltzen du, subjektuaren estruktura internoa  eta izadiaren estrukturaren arteko interakzio gisa.

            Konstruktibismoari, hiru elementuko eredua ere deitzen zaio. Subjektuaren estimulua, prozesuak eta emaitzak kontuan hartzen dituelako. Lehen aipatu dugun bezala, konstruktibismoak prozesuak hartzen ditu kontuan baina garrantzia handiagoa ematen dio zentzu eta esanahia duten ikasketei. Ausubelen hitzetan: “ ikasketa-esanguratsua, alde-aurreko ideien eta jaso behar ditugun ezaguera berrien artean erlazio bat existitzen denean gertatzen da”. Hau da, ez da nahikoa izango subjektu bati ikasteko informazioa bakarrik ematen badiogu, baizik eta beharrezkoa izango du bere barneko esperientziekin informazio hori eraikitzea eta barneratzea.

            Zentzu honetan, irakasleak prozesu konstruktibista bultzatzea planteatu behar dute; horregatik garrantzitsua da ikaste prozesua hasi aurretik irakasleak, subjektuak dituen kontzeptuei arreta jartzea.

            Ideia honetatik abiatuta, Piageten terminoetan, irakasleek konflikto kognitiboak sortu behar dituzte; hau da, egoera batzuk sortu behar dituzte non ikasleak bere jakinduria eraiki behar duen eta horrela desfase horizontalak eta bertikala sortzen diren. Hauek, subjektu batean etapa batean sortzen diren aldaketak eta etapa batetik bestera pasatzerakoan gertatzen diren aldaketak dira, hurrenez hurren.

            Lehenago aipatutakoarekin jarraituz, garrantzitsua da aipatzea konflikto kognitiboetan oinarritzen den irakaskuntza uste duguna baino denbora gehiago eraman gaitzake. Honen arrazoia, ziurrenik, hurrengo hau da: berrantolatze kognitiboa ez dela berehala ematen eta honek suposatzen du, seguraski, egun, eskolak dituen eduki guztiak ezin direla eduki. Ondorioz, honek dilema batera eramaten gaitu: aurkikuntza bidezko ikasketen eta esposizio bidezko ikasketen arteko zatiketa.

            Tradizionalki, irakaskuntza aurkikuntza bidezkoa izan behar zuela mantendu da. Subjektuak, ezaguerak bere kabuz barneratu behar zituen eta bere jakinduria eraiki behar zuen. Bestalde, subjektuari informazioa modu esposizio batetan azaltzen badiogu, informazioa modu pasibo batean azaltzen diogula uste da. Hala ere, Ausubelen aburuz, posible da esposizio bidezko irakaskuntza bat egitea, subjektuaren aurretiko ideiak kontuan izanik eta aldi berean, lehen aipatutako aldaketa kontzeptualei laguntzen diena. Hala ere, bigarren hezkuntzan ematen diren edukiak nahiko konplexuak dira kontzeptualki,  ondorioz, esposizio bidezko irakaskuntza egongo ez balitz, eskolako edukiak murriztu beharko lirateke. Baita ere, esan beharra dago, irakasleen helburua ez dela bakarrik ikasleek edukiak ulertzea, baizik eta hauek, egoera eta testuinguru ezberdinetara aplikatzen jakitea.

Garrantzitsua da esatea, irakaskuntzarako beste koska bat interakzio soziala dela. Vygotkyren hitzetan, “irakaskuntza produktu sozial bat da”. Hau da, berdinen arteko elkarrekintza bitartekari bezala funtzionatzen du goi prozesuen barneratzeko garaian. Ikasketa hau ez da bakarrik zeharkako modu batean ematen; baita ere modu zuzen batean, zeintzuk eztabaidek eta iritzi ezberdinen trukeak konflikto kognitiboak  sortzen dituen. Gainera, lagunen arteko komunikazioa, autorregulazioaren garapenean eragin handia du zeren berdinen arteko taldeetan, traba bat da bakoitzak bere emozioak kontrolatzeko eta horrela errespetuan eta konfiantzan oinarritzen den komunikazio bat sortuko dugu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario