Espero dut informazioa baliagarria izatea.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Piaget

Jean Piaget, Arthur Piaget eta Rebecca Jacksonen semerik nagusiena zen. Bere aita Neuchateleko unibertsitatean Erdi Aroko literaturako irakaslea zen. Piaget ume goiztiar bat izan zen, berehala biologia eta ingurumenari buruz interesa piztu zitzaion, batez ere moluskuei buruz. Bere hiriko institutuan ikasten zebilela, 11 urterekin txolarre espezie bati buruzko ikerketa bat idatzi zuen.

Piagetek bere ikerketetan garapenean aldi edo fase desberdinak daudela ohartu zen. Batzuetan asimilazioa nabarmentzen da eta beste batzuetan egokitasuna. Horrela, lau fase epistemologiko dituen sekuentzia definitu zuen. (Gaur egun kognitiboak deiturikoak). Hauek dira faseak:


o       Fase sentsorio-motorea

Jaiotzatik urte eta erdi-bi urterako epealdia.Umeak bere zentzumenak erabiltzen ditu eta gaitasun motoreak bere ingurua ezagutzeko. Hasieran bere erreflexuetan konfiantza dute eta ondoren bere gaitasun sentsorialetan eta motoreetan.
  • Lehen mailako erreakzio zirkularrak: 1-4 hilabete bitartean. Plazerra sortu dioten ekintzak errepikatzen ditu. Adib:Behatz lodia xurgatzea, hau, bularra xurgatzearen ordezko ekintza bat da.
  • Bigarren mailako erreakzio zirkularrak: 4 hilabete- 1 urte. Bere ekintzak ingurura bideratzen ditu, objektuak mugitzeko. Bere ekintzak zer ondorio dakarren behatzen du eta horregatik ekintza horiek errepikatu egiten ditu.
  • Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak: 12-18 hilabete.Aurreko prozesu berbera jarraitzen du baina aldaketa batzuekin. Adib: Haurrak objektu bat hartzen du eta berarekin gauzak ukitzen hasten da, orain arte objetuak ez zituen zuzenean bere zentzumenak estimulatzen, objektua ez du existitzen.
18 hilabetetatik aurrera umearen burmuina gai da berak egiten dituen ekintzen ondorioak zeintzuk diren konturatzeko. Objektu bat erabiltzeko gai da atea irekitzeko. Lehenengo joko sinbolikoak hasten dira: goazen jolastera ama eta aita izatera...

o       Operazio aurreko fasea

2-7 urteetako epealdia. Aurreko etapako erreakzioak barneratzen dira, ekintza mentalak gertatzen direlarik, baina ez dira eragiketak izatera iristen, bere zehazgabetasunagatik, desegokitasunagatik eta itzulgarritasun ezagatik.
Etapa honetako ezaugarriak: joko sinbolikoa, zentrazioa, intuizioa, egozentrismoa, itzulgarritasun falta, eta justaposizioa.

o       Ekintza konkretuen fasea

7-11 urteetako epealdia. Ekintzak, arazoak konpontzeko ekintza logikoak dira.Sinboloak modu logiko batean erabiltzen ditu, eta gordetzeko gaitasunagatik orokortzera iristen da.
6-7 urtekin haurra zenbaki kantitateak gordetzeko gai da, luzera eta bolumenak. Umeak ulertzen du kantitatearen iraunkortasuna, hau da, kantitateren forma aldatzen bada, kantitateak berdin jarraitzen duela. Lehenengo etapetan umeak ur litro bat baina botila luze eta finean eta botila baxu eta lodian, kantitate desberdina zegoela uste zuen. Botila luze eta altuan kantitatea handiago dela uste dute aurreko etapetan. Eragiketa konkretuetako fasean dagoen ume batek berriz, kantitatea bi botiletan berdina dela badaki.
7-8 urtekin haurrak materialak mantentzeko gaitasuna dauka. Adibidez: Buztinezko bola bat hartu, eta berarekin bolatxo asko egin. Umeak badaki bolatxo txiki guztiak elkartuz lehengoko bola handia lortzen dela. Beraz, itzulgarritasuna ulertzen du.
9-10 urtekin gainazaleren iraunkortasuna ulertzen du. Adibidez: paperezko karratuak begiratuz, badaki denak elkartuz, gainean jarriz, bananduta... gainazal berbera dutela.

o       Ekintza formalen fasea

12 urtetik aurrera. Bere gaitasunak egoera abstraktuetara aplikatzeko zailtasunak dauzka. Adibidez: Heldu batek ume potolo bati ez burla egiteko esaten dio eta berak zer egingo lukeen berari esanez gero. Bere erantzuna hau da: ni ez naiz potoloa

Bukatzeko, esan beharra daukagu, bi elementuen eredua gainditu behar dela, berehalako prozesuak bultzatu, eta “ikasi = ulertu” dela onartzen duen ideiatik abiatuz. Horregatik konstruktibismoak, indibiduoaren garapena, ideia prebioen eta kanpotik jasotzen dituen ideien elkarreraginean oinarritzen dela dio.


No hay comentarios:

Publicar un comentario