Constance. K. “La Autonomia como objetivo de la educación: implicaciones
de la teoría de Piaget”.
ZERGATIK HARTZEN DUGU AUTONOMIA HEZKUNTZA HELBURUTZAT?
Autonomo izateko, haurrak hainbat ikuspuntu
ezberdin kontuan izan behar ditu (eremu moralean eta intelektualean) eta
kritikoki pentsatzeko gaitasuna izan behar du.
Helburua zera da: Umea ekimenak
hartzeko gaitasuna izatea, iritzi propioa izatea, arazoak eztabaidatzea eta
berak duen irudimenean konfiantza garatzea.
ZERK ERAGITEN DU HELDU BATZUEK AUTONOMOAK IZATERA
HELTZEA?
Umearen autonomia lortzeko, heldu eta umeen
iritziak elkartrukatzea ezinbestekoa da, norbere balore moralak eraikitzera
bultzatuz.
Hala ere, zigorrak ezinbestekoak dira beti ere,
elkarrekikotasun zigorrak badira. Hauek, zigortu nahi dugun ekintzarekin
loturik egon behar dute honen eragina, umeak bere jarrera arauak eraikitzea
delarik.
ADIBIDEZ: gezur bat esateagatik umea postre gabe
uztea zigorragatik izango da. Izan ere, postreak eta gezurrak ez dute inongo
harremanik. Baina ez diogula sinesten esaten badiogu, elkarrekikotasunagatik
izango da.
AUTONOMIA MORALA
Umeek inguruarekin duten elkarrekintzen ondorioz,
balio moralak barneratzen dituzte. Adibidez, umeei ez zaie erakusten okerragoa
dela heldu bati gezurrak esatea ume bati esatea baino. Hala ere, umeek sinesmen
hau barneratzen dute, horrela erakutsi zaielako.
Autonomia moralaren araua zera da: Tratatu
besteak, zu trata zaitzaten nahiko zenukeen bezain ondo.
AUTONOMIA INTELEKTUALA =
PENTSAMENDU KRITIKOA
Umea deszentratzen den
unean, bere konklusio propioak ateratzen ditu modu autonomo batean.
HETERONOMIA INTELEKTUALA = BESTEEN
ESANAK SINISTU
AUTONOMIA ETA KONSTRUKTIBISMOA
Haurrek haien ezagutza eraiki behar dute, eta
horretarako, irakasleek bere buruarengan duten konfiantza ez apurtzea eta
gauzak haientzat sentsua izatea lortu behar dute. Idealena seinek ikas dezaten, haiek dituzten
ideiak aldatzen izango litzateke eta ez ideia berriak pilatzen. Haurrek ideien eraldatze hau egiten
dutenean ikasten dutena askoz hobeto
gogoratzen dute ,eta aldi berean, gauza gehiago ikasten dituzte.
ZEIN NOLAKO HEZKUNTZA INPLIKATZEN DU AUTONOMIAK?
Hiru irakaskuntza printzipioak:
1.
Helduen boterea ahalik eta gehien murriztu eta ikuspuntu
ezberdinak elkartrukatu umeekin.
2.
Umeak bultzatu beste umeekin ikuspuntu ezberdinak
aldatzera eta koordinatzera. Umeen arteko negoziazioak eta eztabaidak berdinen
artekoak dira, horrexegatik eraginkorragoak bihurtzen dira autonomia moralaren
garapena sustatzeko.
3.
Bultzatu umeei pentsaera aktiboa izateko (ikusnahi izatera, iniziatiba
izatera, kritikoak izatera eta gauzen arteko erlazioak ezartzera) eta haien
gauzak aurkitzeko gaitasunean konfiantza izatera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario