Konstruktibismoaren helburu garrantzitsuena ikasketa esanguratsua lortzea da.
Ikasketa esanguratsuaren aita
Ausubel izan zen. David Paul Ausubel Estatu Batuetan jaio zen
1918. urtean. Bere familia judutarra zen eta Europa zentraletik emigratu zuen.
Ausubel bere garaiko heziketa moduaz kezkatu egin zen, batez ere bere kulturan,
eta ondorioz ikasketa esanguratsua sortu zuen.
Ikasketa esanguratsuaren ezaugarriak eta
baldintzak azaltzeko bi ikasketa motak bereiztuko ditugu; aurkikuntzako
ikasketa “aprendizaje por descubrimiento” eta harrerako ikasketa ”aprendizaje
por recepcion”.
Ikasketa
esanguratsua, subjektuak erlazio esanguratsu bat, hau da, erlazio
substantzialak eta ez hautazkoak,
aurretiko ezaguera eta ikasi behar duenaren artean izatea esan nahi du. Ikasketa hau
aurkikuntzaz edo harreraz eman daiteke eta honek errepikakor nahiz ulerkor
memoria erabiltzea inplikatzea dakar.
Aurkikuntzazko
ikasketak, ikasleak informazioa ordenatzea, estruktura kognitiboarekin
integratzea eta berrantolatu edo transformatu ezarritako konbinazioa dakar,
nahi den ikasketa lortzeko. Honen ondorioz, ikasketa motela eta elitista izatera
iritsi daiteke, ikasleak beren kabuz ikasketa guztiak aurkitu beharko balute ez
lirateke denborarik egongo aztergai guztiak emateko.
Harrerako
ikasketa,ordea, ikasleak edukiak agertzen diren bezala barneratzea, behar duen
momentuan berriz errekuperatzeko, soilik eskatzen du. Baina ikasketa mota hau
zentzua izateko subjektuak operazio formalen etapa eta aurreko ezagupenak
berriekin lotzeko motibazioa izan behar du.
Ausubelek dioenez bi ikasketa mota hauek ez dira
kontrakoak izan behar, biak eraginkorrak izan daitezke ezaugarri batzuk
betetzen badira. Horrela eskola hezkuntza bi eratan eman daiteke, estrategia gisa,
eta ikasketa esanguratsua, memoristiko eta errepikakorra lortu daiteke.
Gainera, oso garrantzitsua da errepikakor ikasketa konstruktibismoaren teorien kontra
dioala ez pentsatzea, ikasketa esanguratsua lortzeko beste bide bat besterik ez
baita. Badaude hautazko ikasketak zentzurik ez dukatenak eta memoriaz ikasi
egin behar direnak eta gainera ez gaituztela errazten beste testuinguruko
ikasketak, adibidez; abezedarioa.
Konstruktibismoaren
ikuspuntutik memoria adikorra da ikasketa zentzuarekin eta esanahiarekin
bermatzen duena, eta ez errepikakorra.
Ikasketa esanguratsuarekin
jarraituz, hainbat abantaila aurkitu ditzakegu: lehenengoa, informazioa epe
luzerako oroimenean gordetzen dela da eta bigarrena, informazio berriaren
eskuraketa errazten duela da,jabekuntza berria aldez aurretiko informazioarekin
era esanguratsuan erlazionatzen delako.
Ikasketa
esanguratsua sustatzeko ikasleak eta irakasleak hainbat jarduera desberdin egin
behar dituzte. Ikasleak ulerkortasunean oinarritutako ikasketa lortzeko hainbat ariketa egin behar
ditu, baina aldez aurretik bereizketa bat egin behar dugu nahitako ikasketa
(aprendizaje intencional) eta ustekabeko ikasketaren (aprendizaje incidental)
artean.
Lehenengoa, bere
izena seinalatzen duen bezala, ikasleak ikasteko intentzioa duenean ematen da
eta bigarrena,intentzio hau ez dagoenean ematen da. Pentsatu daiteke, nahitako
ikasketa ustekabeko ikasketa baino emaitza hobeagoak eman ahal dituela,hala
ere, ikerketek esaten dute emaitzak ikasleak egiten duen prozesamenduaren arabera
ematen direla. Hau da,nahiz eta ikasle batek jarduera bat intentzioz burutu eta
behin eta berriz errepikatu,jarduera horrek ulerkortasunera gidatuta ez
badago, emaitzak ez dira oso onak izango. Baina, jarduera bera eskasa eta
ustekabekoa bada eta ulerkortasuna errazten du, emaitzak askoz hobeagoak izango
dira.
Irakasleek
ikasketa esanguratsua sustatzeko,lehenengo eta behin,ikasleen aldez aurretiko
ezagutzak (conocimientos previos) ezagutu behar dituzte,hau da, ikusi behar
dute aurkeztuko duten informazioa aldez aurretiko informazioarekin erlazionatu
ahal den ala ez.Gainera, klaseko materialak era logiko eta hierarkiako batean
ordenatu behar dituzte,kontuan izanda inportanteena ez dela edukia baizik eta
eduki hori aurkezten den modua. Bestaldetik ere, ikasleen motibazioa kontuan izan
behar dute,informazioa era substantiboan eta ez literarioan erlazionatzeko.
Ikasketa
esanguratsua sustatzeko existitzen den estrategia egokiena: klase magistral
egokia ematea da eta horretarako hurrengo pausuak jarraitu behar dira:
Lehenengo
eta behin, aldez aurretiko ezagutzak ezagutu behar dira, klasea hasi baino lehen
eta ondoren irakasleak irakasgaiari buruzko sarrera egin behar du, irakasgaiaren
helburuak azalduz.Irakasleak marrazkiak,mapa kontzeptualak , diagramak edo argazkiak
erabiliz adibideak erabili beharko ditu, ikasketa esanguratsua lortzeko.
Edukia
garatzeko orduan, irakasleak antolakuntza logiko bat eraman behar du, edukiak
orokortu behar ditu eta konparazioak egin behar ditu. Gainera, interesgarria
izango litzateke irakasleak bere esperientziari buruz hitz egingo
balu. Bestaldetik ere, irakasleak edukiari
buruz erakusten duen irrika edo ailegaerraztasuna garrantzitsua dira.
Klasea
bukatzeko, irakasleak oinarrizko ideien laburpen bat egin beharko du eta klase
bakoitzeko lehenengo minutuetan beste klaseei buruzko sintesi bat egin beharko
du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario