Espero dut informazioa baliagarria izatea.
Mostrando entradas con la etiqueta Argazkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Argazkiak. Mostrar todas las entradas

lunes, 28 de noviembre de 2011

Piaget

Jean Piaget, Arthur Piaget eta Rebecca Jacksonen semerik nagusiena zen. Bere aita Neuchateleko unibertsitatean Erdi Aroko literaturako irakaslea zen. Piaget ume goiztiar bat izan zen, berehala biologia eta ingurumenari buruz interesa piztu zitzaion, batez ere moluskuei buruz. Bere hiriko institutuan ikasten zebilela, 11 urterekin txolarre espezie bati buruzko ikerketa bat idatzi zuen.

Piagetek bere ikerketetan garapenean aldi edo fase desberdinak daudela ohartu zen. Batzuetan asimilazioa nabarmentzen da eta beste batzuetan egokitasuna. Horrela, lau fase epistemologiko dituen sekuentzia definitu zuen. (Gaur egun kognitiboak deiturikoak). Hauek dira faseak:


o       Fase sentsorio-motorea

Jaiotzatik urte eta erdi-bi urterako epealdia.Umeak bere zentzumenak erabiltzen ditu eta gaitasun motoreak bere ingurua ezagutzeko. Hasieran bere erreflexuetan konfiantza dute eta ondoren bere gaitasun sentsorialetan eta motoreetan.
  • Lehen mailako erreakzio zirkularrak: 1-4 hilabete bitartean. Plazerra sortu dioten ekintzak errepikatzen ditu. Adib:Behatz lodia xurgatzea, hau, bularra xurgatzearen ordezko ekintza bat da.
  • Bigarren mailako erreakzio zirkularrak: 4 hilabete- 1 urte. Bere ekintzak ingurura bideratzen ditu, objektuak mugitzeko. Bere ekintzak zer ondorio dakarren behatzen du eta horregatik ekintza horiek errepikatu egiten ditu.
  • Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak: 12-18 hilabete.Aurreko prozesu berbera jarraitzen du baina aldaketa batzuekin. Adib: Haurrak objektu bat hartzen du eta berarekin gauzak ukitzen hasten da, orain arte objetuak ez zituen zuzenean bere zentzumenak estimulatzen, objektua ez du existitzen.
18 hilabetetatik aurrera umearen burmuina gai da berak egiten dituen ekintzen ondorioak zeintzuk diren konturatzeko. Objektu bat erabiltzeko gai da atea irekitzeko. Lehenengo joko sinbolikoak hasten dira: goazen jolastera ama eta aita izatera...

o       Operazio aurreko fasea

2-7 urteetako epealdia. Aurreko etapako erreakzioak barneratzen dira, ekintza mentalak gertatzen direlarik, baina ez dira eragiketak izatera iristen, bere zehazgabetasunagatik, desegokitasunagatik eta itzulgarritasun ezagatik.
Etapa honetako ezaugarriak: joko sinbolikoa, zentrazioa, intuizioa, egozentrismoa, itzulgarritasun falta, eta justaposizioa.

o       Ekintza konkretuen fasea

7-11 urteetako epealdia. Ekintzak, arazoak konpontzeko ekintza logikoak dira.Sinboloak modu logiko batean erabiltzen ditu, eta gordetzeko gaitasunagatik orokortzera iristen da.
6-7 urtekin haurra zenbaki kantitateak gordetzeko gai da, luzera eta bolumenak. Umeak ulertzen du kantitatearen iraunkortasuna, hau da, kantitateren forma aldatzen bada, kantitateak berdin jarraitzen duela. Lehenengo etapetan umeak ur litro bat baina botila luze eta finean eta botila baxu eta lodian, kantitate desberdina zegoela uste zuen. Botila luze eta altuan kantitatea handiago dela uste dute aurreko etapetan. Eragiketa konkretuetako fasean dagoen ume batek berriz, kantitatea bi botiletan berdina dela badaki.
7-8 urtekin haurrak materialak mantentzeko gaitasuna dauka. Adibidez: Buztinezko bola bat hartu, eta berarekin bolatxo asko egin. Umeak badaki bolatxo txiki guztiak elkartuz lehengoko bola handia lortzen dela. Beraz, itzulgarritasuna ulertzen du.
9-10 urtekin gainazaleren iraunkortasuna ulertzen du. Adibidez: paperezko karratuak begiratuz, badaki denak elkartuz, gainean jarriz, bananduta... gainazal berbera dutela.

o       Ekintza formalen fasea

12 urtetik aurrera. Bere gaitasunak egoera abstraktuetara aplikatzeko zailtasunak dauzka. Adibidez: Heldu batek ume potolo bati ez burla egiteko esaten dio eta berak zer egingo lukeen berari esanez gero. Bere erantzuna hau da: ni ez naiz potoloa

Bukatzeko, esan beharra daukagu, bi elementuen eredua gainditu behar dela, berehalako prozesuak bultzatu, eta “ikasi = ulertu” dela onartzen duen ideiatik abiatuz. Horregatik konstruktibismoak, indibiduoaren garapena, ideia prebioen eta kanpotik jasotzen dituen ideien elkarreraginean oinarritzen dela dio.


lunes, 21 de noviembre de 2011

 Vigotsky 


Vigotsky Orshan, Errusian (Gaur egun Bielorrusia) jaio zen; familia judutar oparo batean. Familian zortzi seme-alabetatik bigarrena zen eta familia Gomel hirira joan zen bizitzera Vigotskyk bi urte bete zituenean eta han hasi zen.

Vigotskyren obran kontzeptu batzuk agertzen dira garrantzia bereziz: Bere posizio teorikoak, Garapen Hurbileko Eremua (GHE), andamiajea, erraminta psikologikoak, erdikaria, internalizazioa, ... Hala eta guztiz ere, bere bizitzan zehar bere lanetan gai ezberdinak garatu zituen.  Hala ere,  garapen Hurbileko Eremuari garrantzia handiena emango diogu. 

Garapen hurbileko eremuak espazioari dagokio. Haurrak jadanik dituen abileziak dira eta ikasi ditzakeenak heldu baten bitartez. Garapen Hurbileko Eremua (GHE) kontzeptuak esan nahi du, haurraren abileziak eta helduaren erlazioaren artekoa. Lehendabiziko pausua, haurrak lan egin dezakenean eta ariketa edo eta arazoak konpondu ahal dituenean beste baten laguntzarik gabe. Garapen Potentzialaren maila da, haur bati heldu batek gidatzen dionean edo beste norbaitek laguntzen dionean. Eta bien arteko desberdintasunari Garapen Hurbileko Eremua deitzen diogu. Heldu batek (edo beste berdin batek, ikaskide bat izan daiteke) bitartekari lana egiten duenean haurra eta eginbeharraren artean, honi andamiajea deitzen diogu. Azken kontzeptu hau Jerome Brunerrengatik izan da nahiko garatua.




miércoles, 16 de noviembre de 2011

Ikasketa esanguratsua

Konstruktibismoaren helburu garrantzitsuena ikasketa esanguratsua lortzea da.
 
Ikasketa esanguratsuaren aita Ausubel izan zen. David Paul Ausubel Estatu Batuetan jaio zen 1918. urtean. Bere familia judutarra zen eta Europa zentraletik emigratu zuen. Ausubel bere garaiko heziketa moduaz kezkatu egin zen, batez ere bere kulturan, eta ondorioz ikasketa esanguratsua sortu zuen.

             Ikasketa esanguratsuaren ezaugarriak eta baldintzak azaltzeko bi ikasketa motak bereiztuko ditugu; aurkikuntzako ikasketa “aprendizaje por descubrimiento” eta harrerako ikasketa ”aprendizaje por recepcion”.

            Ikasketa esanguratsua, subjektuak erlazio esanguratsu bat, hau da, erlazio substantzialak eta ez  hautazkoak, aurretiko ezaguera eta ikasi behar duenaren artean  izatea esan nahi du. Ikasketa hau aurkikuntzaz edo harreraz eman daiteke eta honek errepikakor nahiz ulerkor memoria erabiltzea inplikatzea dakar. 
         
            Aurkikuntzazko ikasketak, ikasleak informazioa ordenatzea, estruktura kognitiboarekin integratzea eta berrantolatu edo transformatu ezarritako konbinazioa dakar, nahi den ikasketa lortzeko. Honen ondorioz, ikasketa motela eta elitista izatera iritsi daiteke, ikasleak beren kabuz ikasketa guztiak aurkitu beharko balute ez lirateke denborarik egongo aztergai guztiak emateko. 
         
            Harrerako ikasketa,ordea, ikasleak edukiak agertzen diren bezala barneratzea, behar duen momentuan berriz errekuperatzeko, soilik eskatzen du. Baina ikasketa mota hau zentzua izateko subjektuak operazio formalen etapa eta aurreko ezagupenak berriekin lotzeko motibazioa izan behar du. 
Ausubelek dioenez bi ikasketa mota hauek ez dira kontrakoak izan behar, biak eraginkorrak izan daitezke ezaugarri batzuk betetzen badira. Horrela eskola hezkuntza bi eratan eman daiteke, estrategia gisa, eta ikasketa esanguratsua, memoristiko eta errepikakorra lortu daiteke.

            Gainera, oso garrantzitsua da errepikakor ikasketa konstruktibismoaren teorien kontra dioala ez pentsatzea, ikasketa esanguratsua lortzeko beste bide bat besterik ez baita. Badaude hautazko ikasketak zentzurik ez dukatenak eta memoriaz ikasi egin behar direnak eta gainera ez gaituztela errazten beste testuinguruko ikasketak, adibidez; abezedarioa. 
Konstruktibismoaren ikuspuntutik memoria adikorra da ikasketa zentzuarekin eta esanahiarekin bermatzen duena, eta ez errepikakorra.
Ikasketa esanguratsuarekin jarraituz, hainbat abantaila aurkitu ditzakegu: lehenengoa, informazioa epe luzerako oroimenean gordetzen dela da eta bigarrena, informazio berriaren eskuraketa errazten duela da,jabekuntza berria aldez aurretiko informazioarekin era esanguratsuan erlazionatzen delako.

            Ikasketa esanguratsua sustatzeko ikasleak eta irakasleak hainbat jarduera desberdin egin behar dituzte. Ikasleak ulerkortasunean oinarritutako ikasketa  lortzeko hainbat ariketa egin behar ditu, baina aldez aurretik bereizketa bat egin behar dugu nahitako ikasketa (aprendizaje intencional) eta ustekabeko ikasketaren (aprendizaje incidental) artean.

            Lehenengoa, bere izena seinalatzen duen bezala, ikasleak ikasteko intentzioa duenean ematen da eta bigarrena,intentzio hau ez dagoenean ematen da. Pentsatu daiteke, nahitako ikasketa ustekabeko ikasketa baino emaitza hobeagoak eman ahal dituela,hala ere, ikerketek esaten dute emaitzak ikasleak egiten duen prozesamenduaren arabera ematen direla. Hau da,nahiz eta ikasle batek jarduera bat intentzioz burutu eta behin eta berriz errepikatu,jarduera horrek ulerkortasunera gidatuta ez badago, emaitzak ez dira oso onak izango. Baina, jarduera bera eskasa eta ustekabekoa bada eta ulerkortasuna errazten du, emaitzak askoz hobeagoak izango dira.
   
            Irakasleek ikasketa esanguratsua sustatzeko,lehenengo eta behin,ikasleen aldez aurretiko ezagutzak (conocimientos previos) ezagutu behar dituzte,hau da, ikusi behar dute aurkeztuko duten informazioa aldez aurretiko informazioarekin erlazionatu ahal den ala ez.Gainera, klaseko materialak era logiko eta hierarkiako batean ordenatu behar dituzte,kontuan izanda inportanteena ez dela edukia baizik eta eduki hori aurkezten den modua. Bestaldetik ere, ikasleen motibazioa kontuan izan behar dute,informazioa era substantiboan eta ez literarioan erlazionatzeko.

            Ikasketa esanguratsua sustatzeko existitzen den estrategia egokiena: klase magistral egokia ematea da eta horretarako hurrengo pausuak jarraitu behar dira:
                        Lehenengo eta behin, aldez aurretiko ezagutzak ezagutu behar dira, klasea hasi baino lehen eta ondoren irakasleak irakasgaiari buruzko sarrera egin behar du, irakasgaiaren helburuak azalduz.Irakasleak marrazkiak,mapa kontzeptualak , diagramak edo argazkiak erabiliz adibideak erabili beharko ditu, ikasketa esanguratsua lortzeko.
            Edukia garatzeko orduan, irakasleak antolakuntza logiko bat eraman behar du, edukiak orokortu behar ditu eta konparazioak egin behar ditu. Gainera, interesgarria izango litzateke irakasleak bere esperientziari buruz hitz egingo balu. Bestaldetik ere, irakasleak  edukiari buruz erakusten duen irrika edo ailegaerraztasuna garrantzitsua dira.
            Klasea bukatzeko, irakasleak oinarrizko ideien laburpen bat egin beharko du eta klase bakoitzeko lehenengo minutuetan beste klaseei buruzko sintesi bat egin beharko du.