Vigotsky
Vigotsky Orshan, Errusian (Gaur egun Bielorrusia)
jaio zen; familia judutar oparo batean. Familian zortzi seme-alabetatik
bigarrena zen eta familia Gomel hirira joan zen bizitzera Vigotskyk bi urte
bete zituenean eta han hasi zen.
Vigotskyren obran kontzeptu batzuk agertzen dira garrantzia bereziz: Bere
posizio teorikoak, Garapen Hurbileko Eremua (GHE), andamiajea, erraminta
psikologikoak, erdikaria, internalizazioa, ... Hala eta guztiz ere, bere
bizitzan zehar bere lanetan gai ezberdinak garatu zituen. Hala ere, garapen Hurbileko Eremuari
garrantzia handiena emango diogu.
Garapen hurbileko eremuak espazioari dagokio. Haurrak jadanik dituen
abileziak dira eta ikasi ditzakeenak heldu baten bitartez. Garapen Hurbileko
Eremua (GHE) kontzeptuak esan nahi du, haurraren abileziak eta helduaren
erlazioaren artekoa. Lehendabiziko pausua, haurrak lan egin dezakenean eta
ariketa edo eta arazoak konpondu ahal dituenean beste baten laguntzarik gabe.
Garapen Potentzialaren maila da, haur bati heldu batek gidatzen dionean edo
beste norbaitek laguntzen dionean. Eta bien arteko desberdintasunari Garapen
Hurbileko Eremua deitzen diogu. Heldu batek (edo beste berdin batek, ikaskide
bat izan daiteke) bitartekari lana egiten duenean haurra eta eginbeharraren artean,
honi andamiajea deitzen diogu. Azken kontzeptu hau Jerome Brunerrengatik izan
da nahiko garatua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario